Motorzale bat hil da Oroz Betelun izandako istripuan

0

39 urteko motorzale bat hil da arratsalde honetan NA-2040 errepidean, Oroz Betelun, izan den istripuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 17:25 inguruan gertatu da. Foruzaingoaren patruilak joan dira haraino.

Istripua nola jazo den argitzeko ikerketa bat jarri duten abian.