Droga trafikoari lotutako talde bat desegin dute Bizkaian eta Kantabrian

0

Droga trafikoaren aurka Ertzaintzak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan, kokaina eta speeda zabaltzen zituen talde bat desegin dute Bizkaian eta Kantabrian. Antza denez, marihuana Europa iparraldeko herrialdeetan saltzen zuten eta gero diru horrekin speeda eta kokaina egiteko sustantziak erosten zituzten. Operazioaren baitan, 20 pertsona atxilotu dituzte, horietatik 13 Bizkaian.

20 atxiloketak Bizkaian eta Kantabrian egin dituzte, bi fasetan garatutako operazioan: 8 Bilbon, 2 Arrigorriagan, 1 Ortuellan, 1 Galdakaon, 1 Trapagaranen eta gainerako 7ak Kantabrian (2 Boo de Pielagosen, 2 Santanderren, eta banan Arnueron, Castron eta Argoñosen).

Bestalde, 30.000 speed dosi egiteko adina substantzia (4.000 gramo speed eta 2.000 gramo kafeina) konfiskatu dute. Horrez gain, 5.600 marihuana landare1.000 gramo haxix, kilo erdi kokaina, 11 ibilgailu, 20.000 euro eskudirutan, beste gauza batzuen artean.

Halaber, Bilbon, Galdakaon eta Etxebarrin egindako miaketatan speeda, kokaina, haxixa, droga egiteko substantziak, armak eta dirua ere aurkitu zuten.

Iragan udaren amaieran abiatu zuten ikerketa, hain zuzen ere, Castron bizi eta gerora Bizkaira lekualdatu zen pertsona bat speed eta kokaina salmentara bideratutako talde bateko buru izan zitekeelakoan.

Gizon horrekiko zaintza jarri ostean ikertzaileek jakin ahal izan zutenez, sarritan joaten zen Arnuero (Kantabria) udalerriko etxebizitza batera. Gerora jakin zuten etxe horretan marihuana plantazio handi bat zegoela, beste plantazio batzuekin lotura zuena.