25 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohiari eraso egiteagatik

0

Gasteizko Udaltzaingoak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, bikotekide ohia kalean jotzeagatik eta iraintzeagatik eta berari dokumentazioa kentzagatik, Udalak jakinarazi duenez. Halaber, bikotekide ohiarekiko duen urruntze agindua urratu du atxilotuak.

Erasoa Pio XII kalean gertatu zen. Hasiera batean erasotzaileak ihes egin bazuen ere, udaltzainek inguruko etxebizitza batean aurkitu zuten. Bi aldeen adierazpenak entzundakoan, atxilotu egin zuten.

Atxilotua gaur igaroko da epailearen aurretik.