Suak Aiarako baserri bat suntsitu du

0

Sutea izan da bart Aiarako Madaria auzoko baserri batean eta familia bereko bost pertsona (hiru heldu eta bi haur) bertatik atera behar izan dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ez da inor zauritu, baina kalte materialak handiak izan dira.

02:00etan piztu da sua.

Egurrezko baserria guztiz kaltetuta gelditu da eta teilatua jausi egin da.

Laudioko eta Iruña Okako parkeetako suhiltzaileak, ertzainak eta anbulantzia bat bertaratu dira. Sua dagoeneko itzalita dago, baina suhiltzaileak bertan lanean ari dira oraindik.