Sutea izan da Iruñean, eta gizon bat ospitalera eraman dute kea arnasteagatik

0

61 urteko gizon bat Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute, Iruñean duen etxean piztu den sutean kea arnastu baitu.

Gertakaria bart izan da, 23:30ean, Arrotxapeko Pedro Alcatarena kalean, eta kalte handiak eragin ditu etxebizitzan, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Udaltzainez gain, suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua itzali eta kea atera dute.