Kolonbiako Ruta Pacífica de Mujeres mugimenduaren koordinatzailaren bisita

0

Ruta Pacífica de Mujeres 300 emakume erakundeek eratzen duten mugimendu feminista da, eta duela 13 urtetatik dihardu Kolonbiako gatazka armatua negoziazio bidez konpontzen, gerrak emakumeen bizitzan dituen ondorioak ikusarazten eta egiaren galdagarritasuna, justizia, erreparazioa eta banako nahiz taldeko oroimen historikoa berreraikitzeko eskubideak eskatzen, egoera horiek berriro ez errepikatzeko.

Udaleko Lankidetza Sailak «Mujeres que construyen la paz. Constructoras de paz II; violencia, relatos y diferencia» proiektua bultzatu zuen iaz, Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundearen bitartez. Mugarik Gabe erakundearen proiektuaren barne, hainbat jarduera antolatu dira, “Bakea eraikitzen duten emakumeak” izenburupean. Hartan, lorpen horiek unean bizi izan dituzten eta errealitate bihurtzeko lanean jarraitzen duten emakumeak izango dira. Luz Marina da harrera instituzional horretan ezagutzeko aukera izan dugun emakume horietako bat.

Luz Marinak bere mintzaldia hasi du bertaraturiko ordezkari politikoei Ruta Pacífica de las Mujeres mugimenduak 1996tik egiten diharduen lana azaltzen, militarren eta FARCen arteko gatazka armatuan eta 80. hamarkadatik aurrera agertutako talde paramilitarren ondorioz emakumeek sufritu duten errealitatea bake akordioetan barne biltzearen alde.

Nahiz eta onartu une honetan gobernua bake prozesuaren akordioen aurka dagoela, itxaropentsu sentitzen da, bete beharreko esparru plan bat dagoelako.
Baikor ageri da ere, gaur egun, mugimenduak negoziazio mahaira emakumeen eskubideen 120 proposamen ekartzea lortu duelako, eta horietatik, dagoeneko, % 22 ezarrita daude; % 33, hasita, eta, % 18, hastekotan.

10 edo 12 urteko epea du Kolonbiako gobernuak akordioa aplikatzeko. Luz Marinak hitzaldia amaitzeko, Kolonbiak bake prozesua ondo ixten badu, laguntza ederra izango dela munduarentzat adierazi du.

Udal talde politiko guztiak izan dira Luz Marinaren hitzaldian, atsegin eta interes handiz jaso dute Luz Marinak helarazi dien informazio guztia.