Normaltasunera itzuli da Bilboko Metroaren zerbitzua, goizeko harrapaketaren ostean

0

Bilboko Metroaren zerbitzua normaltasunera itzuli da. Goizeko lehenengo orduan eten dute Abando eta Indautxu (biak Bilbon) geltokien arteko zerbitzua, Moyuan jazo den harrapaketa tarteko.

Metroko iturriek jakinarazi dutenez, gertakaria 07:55ean jazo da. Une horretan, kasu horietarako ezarrita dagoen protokoloa jarri dute abian, eta ertzainak eta osasun langileak bertaratu dira Moyuako geltokira.

Metroak Abandotik eta Indautxutik bakarrik ibili dira harrezkero, baina 09:15erako normaltasuna zen nagusi Bilboko Metroan.