Bilboko Arte Ederren Museoa egunero egongo da zabalik udan

0

Bilboko Arte Ederren Museoa egunero egongo da zabalik udako hilabeteetan, urte osoan zehar astearteetan itxita izaten bada ere, udan irekita izango baita.

Uztailean eta abuztuan, beraz, asteko zazpi egunetan bisitatu ahalko da Arte Ederren museoa, 10:00etatik 20:00etara.

Astearteetan, langileen atseden egunean, museoa zabalik egongo da, esan bezala, baina behin-behineko erakusketak soilik ikusi ahalko dira, 8 euro ordainduta, “Zuloaga 1870-1945” eta “Zubiaurretarrak. Memoria grafikoa”.

“ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa” museoaren obrak biltzen dituen erakusketa iraunkorra itxita egongo da egun horretan.