Hirugarren gizon bat atxilotu dute, Bilbon 17 urteko emakume bat bortxatzeagatik

0

Ertzaintzak hirugarren pertsona bat atxilotu du, astelehen goizaldean Bilbon izandako sexu erasoarekin zerikusia duelakoan. Atxilotua 35 urteko gizon bat da, eta 17 urteko emakume baten bortxaketan parte hartu zuelakoan atxiki dute, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Sexu erasoa Iturribide kaleko lonja batean gertatu zen astelehen gauerdian. Ordu batzuk geroago 18 ea 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten, eta hirugarren pertsona astearte arratsaldean harrapatu zuten.

Ikerketak zabalik jarraitzen du.