EHZ Festibalak musikaz girotuko du asteburuan Irisarri

0

EHZ Festibalak kontzertu ugari antolatu ditu igandera arte Irisarrin.

Gari & Maldanbera, Diabolo Kiwi, Liher, Koban, Manu Louis, Izaki Gardenak, Nizuri Tazuneri, The Pe’Cheels eta Madeleine arduratuko dira jaialdia abiatzeaz gaur.

Bihar, honako banda hauen txanda izango da: Pelax, Niña Coyote eta Chico Tornado, Montauk, Rodeo, The Old School Funky Family, The Very Small Orquestra, Anari, Toi D’Abord, Alba, Cumbiam’Bero eta ElektroBuiaka.

Musika emanaldiak ez ezik, tailerrak, eztabaida-guneak eta bestelako jarduerak ere antolatu ditu jaialdiak. Hala, bigarren egunean, hainbat gai jorratuko dituzte: eraso sexistak, besta & militantzia, antolakuntza & autogestioa, G7a eta etorkinei Euskal Herrian egiten zaien harrera.

Azken egunean, igandean, talde ugarik osatuko dute egitaraua: Iseo & Dodosound, Willis Drummond, Led Silhouette, Ray Fernandezm Oihaneko Zühainetan, Ibil Bedi eta Lu Rois izango ditugu entzungai. Horiez gain, Broken Brothers Brass Band, Txakatuk, Toi D’abord, Astokillo Circus eta La Jodedera.

Proiektu berritua

Irailaz geroztik, 15 bat lagunek osatutako talde bat proiektu bideragarri bat lantzen aritu ostean, emaitza berri hori onartu dute aurten. EHZ jaialdian aldaketak egin dituzte, baina beste behin ere, kulturak hartuko du protagonismoa.