Basaurin Ur Partzuergoko teknikari faltsuak diru eske dabiltzala ohartarazi dute

0

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko teknikariak direlakoan, Basauriko etxebizitzatan mantenu lanak (txorrotak berrikusi, laginak hartu…) egiteagatik eskudirutan kobratzen duten pertsonekin erne ibiltzeko eskatu du erakunde publikoak, eta iruzurra dela nabarmendu du.

Ohar batean jakinarazi duenez, Ur Partzuergoko langileek ez dute «inoiz» eskudirutan kobratzen; hori horrela, hala egitea eskatzen duten ustezko beharginak iruzurgileak direla ondorioztatu behar dela dio.

Hori horrela, balizko kaltedunei Ur Partzuergoarekin harremanetan jartzeko eskatu die, eta teknikari faltsu horien bisita izan ostean etxetik dirua edo baliozko objektuak faltan dituztela igartzen duten herritarrei Ertzaintzara jotzea aholkatu die.