EAEko VTC ibilgailuek identifikazio-bereizgarriak eraman beharko dituzte

0

Euskal Autonomia Erkidegoan gidariekin alokatzen diren ibilgailuak (VTC) bi bereizgarri eraman beharko dituzte, gehienez ere bi hilabete igaro baino lehen, ostiral honetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu den Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindua betetzeko.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak taxiaren euskal sektorearekin eta VTCekin joan den abenduan sinatutako hitzarmenaren harira, gidari eta guzti alokatzeko ibilgailuak identifikatzeko beharra arautu duEusko Jaurlaritzak. VTCen eta taxien artean esku-sartzerik ez egotea bermatu nahi dute arau honen bidez, zerbitzu horretako erabiltzaileen eskubideak babestuz eta sektorearen gardentasunari bide emanez.

Hori dela eta, gidari eta guzti alokatzeko ibilgailuek identifikatzeko bi eranskailu eraman beharko dituzte, horietako bat aurreko kristaleko goialdean, eskuinaldean, eta, bestea, atzekoan, behealdean, ezkerraldean, kanpotik ikusteko moduan. Bereizgarriaren zenbakiak eta urteak ibilgailua babesten duen baimena zein hiletan eta urtetan onetsi behar den adieraziko dute.

Bereizgarriak doan emango ditu lurralde historiko bakoitzeko foru erakundeak. Hala, VTC baimenen titularrek dituzten ibilgailu beste bereizgarri eskatu ahalko dituzte.