Adingabe bat auzipetu dute Gasteizen beste bati sexu erasoa egiteagatik

0

Adingabe bat auzipetu dute Gasteizen sexu abusu delitua egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez. Biktimak —hori ere adingabea— salaketa jarri du Arabako hiriburuko taberna batean pairatutako sexu erasoagatik.

Iturrion arabera, mutilak ukituak egin zizkion neskatoari Alde Zaharreko taberna bateko komunetan, uztailaren 7ko gauean.

Ustezko egilea auzipetu dute, baina ez dago atxilotuta, adingabea baita. Orain Adin Txikikoen Fiskaltzari dagokio gertakariak kalifikatzea.