Bi lagun hil dira itota EAEn eta Nafarroan uztaileko lehen hamabostaldian

0

Bi pertsona hil dira itota Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako espazio akuatikoetan uztaileko lehen hamabostaldian, Espainiako Salbamendu eta Sorospen Errege Federazioak egindako Itotze Txostenaren arabera.

Hori horrela, itotze gutxien erkidegoen artean daude EAE eta Nafarroa. Urtea hasi zenetik, dena den, 10 pertsona zendu dira modu horretan EAEn (ezbehar tasa handiena duten erkidegoen artean, zortzigarrena. Nafarroan heriotza bakarra izan da 2019 honetan.

Espainiako Estatuan 41 lagun hil dira itota uztaileko lehen 15 egunetan, hots, egunean ia hiru. Maiatzetik goranzko joera izan dute itotzeek, Salbamendurako eta Sorospen Federazioaren datuen arabera.

Itotzeen ia erdia hiru erkidegotan izan dira: Andaluzia eta Valentzia (7na) eta Katalunia (6).

SI TE GUSTA LA MÚSICA, NO TE PIERDAS ESTO!