Gasteizko zerbitzugune batean emakume bat bortxatzen saiatu zen gizona atxilotu dute

0

Gizon bat atxilotu dute bart Gasteizen igande gauerdian emakume bati sexu-erasoa egin izana egotzita.

Erasoa Gasteizko gasolina-zerbitzugune batetik gertu jazo zen. Emakumea erosketa bat egitera joan zen bertara, eta gizona hura bortxatzen saiatu zen. Hala ere, emakumeak aurre egin zion gizonari, eta erasotzaileak ihes egin zuen.

Biktimak salaketa jarri, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, erasotzailea atxilotzeko asmoz. Gasolina-zerbitzuguneko segurtasun-kameren grabazioei esker identifikatu eta bart atxilotu dute erasotzailea.