1.500 piratak 200 baltsatan festaz eta kolorez bete dute Kontxako Badia

0

1.500 “piratak”, 200 baltsa baino gehiago erabiliz, Kontxako Badia hartu dute Donostian astelehen arratsaldean; izan ere, Donostiako Piratak kolektiboak, urtero bezala, Abordatzea antolatu du, Gipuzkoako hiriburuko Aste Nagusiaren jaietan.

Ekitaldia, jaietako garrantzitsuenetakoa bera, arratsaldeko bostetan hasi da, Donostiako kaian. Bertan zeuden parte-hartzaileek goizean zehar egindako 203 baltsak; horiek egiteko, paletak, banbua, flotagailuak, plastikoak eta beste hainbat gai erabili dituzte. Ontzietan, piraten ikurrak ikusten ziren.

Abordatzea giro bikainarekin eta istilurik gabe egin dute. Hainbat segurtasun-langile izan dira bertan: Gipuzkoako DYAkoak, Suhiltzaileak, Gurutze Gorrikoak, eta Donostiako Babes Zibilekoak.

SI TE GUSTA LA MÚSICA, NO TE PIERDAS ESTO!