40 bat lagun aterarazi dituzte Donostian okupatutako eraikin batetik

0

Goizeko 08:00 aldera, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 40 bat lagun aterarazi dituzte Donostiako Moraza kalean okupatuta zegoen eraikin batetik, segurtasun eta osasungarritasunaren aurkako arazoak eragiten baitzituzten, Donostiako Udalak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez.

Etxea hiri erdigunean dago eta hainbat urteetan okupatuta egon da. Jabeek ez dute etxebizitza husteko agindurik eskatu, baina auzotarren “segurtasun-eza” salaketen ostean tokia husteko erabakia hartu du Udalak. Abuztuaren 4an, 18 urteko emakume gazte batek eraikinaren barruan bortxatua izan zela salatu zuen.

Orain dela hilabate batzuk, Donostiako Udalak eraikinaren nondik norakoak aztertu zituen, eta jasandako segurtasun eta osagarritasun arazoak ikusita, txosten bat egin eta epaileari aurkeztu zion eraikinaren utzaraztea eskatzeko.

Epaileak joan den astean eman zuen utzarazteko agindua eta bertan zeuden pertsonak gaur goizean aterarazi dituzte. Gainera, Polizia Nazionala ere izan da bertan zeuden atzerritarren egoera egiaztatzeko.