Emakume bat laugarren solairutik erori da Leioan, bere etxeak su hartu ostean

0

Emakume bat larri zauritu da Leioan, bere etxebizitzak su hartu eta laugarren solairutik behera erorita.

Ezbeharra 15:30 inguruan jazo da, Gaztelubide kaleko eraikin batean, Bizkaiko Suhiltzaileek Twitter bidez jakinarazi dutenez.

Antza, garretatik ihesi, emakumeak leihotik behera salto egin du. Gurutzetako ospitalera eraman dute, larri.

Suhiltzaileek sua itzali dute jada. Garrek etxebizitzako gela bat kiskali dute.