Donostiako Kontxako Ordularien irudia ONCEren kupoietan agertuko da

0

Hurrengo astelehenean, irailaren 23an, ONCEren zoztetako kupoietan Donostiako Kontxako Pasealekuko Ordulariak agertuko dira.

Horren irudia, 5,5 milioi kupoitan agertuko da, “Ciudades en punto y hora” delako serieari dagokiona hain zuzen.

Kontxako Ordularien errotondan aurkeztu dituzte kupoiaren xehetasunak, Eneko Goiak, Donostiako Alkateak; Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak; eta Roberto Dovalek, Donostiako ONCEren Laguntza Zuzendaritzako zuzendariak.

Martxoan abiarazi eta 2020ko amaiera aldera arte iraungo duen 50 erlojuri eskainitako serie honen bidez, ONCEk adierazgarriak diren erloju hauen funtzioa goraipatu nahi du, betidanik izan baitira erreferentzia, informazio gune bilakatuz. Eguneroko Kupoia izanik 1,50 euroren truke 35.000 euro banako bost zifrak edukiz gero 55 sari lor daitezke. Eta 2 euroren truke Paga irabazi daiteke, hots 25 urtean hilabeteko 3.000 euroko saria.