I. LGBTI Biltzar Atlantikoa Bilbon

0

Gaur, osteguna, “Giza eskubideak eta aurrerapena” izenburupean I. LGBTI Biltzar Atlantikoa egin da Bizkaiko hiriburuan.

Mundu osotik etorritako ekintzaile eta adituek kolektiboaren gaur egungo egoera aztertu dute bertan. Antolatzaileek azaldu dutenez, biltzarraren helburua eztabaidarako eta analisirako gune bat sortzea da, LGBTI kolektiboak mundua duen errealitatea gaitzat hartuta. Halaber, enpresek eta lan munduak beren alea jar dezakete “genero eta sexu aniztasun alorrean berdintasuna” bermatzeko.

Bestalde, European Pride Organisers Association deituriko erakundeak (EPOA) batzar nagusia egingo du irailaren 20an, 21ean eta 22ean Bilbon eta bertan erabakiko da 2022an zein hiri izango den Europride jaialdiaren egoitza. Horrez gain, LGBTI kolektiboak Europako herrialdeetan bizi duen egoera aztertuko dute.