Abian dira pentsiodunak Bilbotik Madrilera

0

‘Iparraldeko zutabea’ deritzon 30 pentsiodunek osaturiko taldea gaur irten da Bilbotik Madrilera oinez iristeko asmoz, «pentsio duinak bermatzea» helburu izanik.

Martxa urriaren 16an helduko da Madrilera, eta egun horretan kontzentrazioa egingo dute Diputatuen Kongresuaren aurrean. Cadiztik beste zutabe bat abiatu da gaur, eta biek bat egingo dute Madrilen.

Bizkaiko Labe Garaien langileek 1992an egin zuten «Burdinaren Martxa» izan dute pentsiodunek inspirazio iturri. «Duela 27 urte ‘Burdinaren Martxa’ buru zuten lagunen sendotasun berarekin abiatu gara gu ere. Orduko hartan galtzear ziren milaka lanpostuen alde egin zuten bidea, oraingoan pentsio duinak bermatzea eskatzen dugu», esan dute parte-hartzaileek.