Dibidendu Digitalari aurre egiteko bizilagunen elkarteek dirua jasotzeko aukera dute

0

Bihar, irailaren 26a, bigarren Dibidendu Digitalari aurre egiteko bizilagunen elkarteentzako dirulaguntzak eskatzeko epea irekiko da.

Dirulaguntza horiek eskatzeko informazioa Espainiako Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren webgunean dago.

Bigarren Dibidendu Digitala uztailean hasi zen Espainian 5G sareei tokia uzteko, eta, ondorioz, Lurreko Telebista Digitaleko (LTD) hainbat kanal frekuentziaz aldatuko dira eta antena egokitu beharko da. Aldaketa hori Aurrerapen Digitalerako Estatu Idazkaritzako datu-baseetan erregistraturik dagoen telekomunikazioen instalatzaile batek egingo du.

Dirulaguntzak 104,3 euro eta 677,95 euro bitartekoak izango dira, eraikinaren eta LTD azpiegituraren arabera.