Jacques Chirac hil da

0

Jaques Chirac, Frantziako presidente ohia, gaur zendu da Parisen, 86 urte zituela.

Parisen jaio zen 1932ko azaroaren 29an. Ikasketa Politikoen Institutuan (Sciences Po) ikasi zuen eta gaztetan sozialistekin eta komunistekin ibili zen, baina gerora eskuinera egin zuen eta hamarkadetan zehar eskuinaren buru nagusienetariko bat izan da.

1995 eta 2007 urteen artean izan zen presidente. Bizitza publikotik erretiratua zegoen eta 2005ean gaixotasun baskularra izan zuen.

2016ko irailean, oporretan zegoela, Marokotik Frantziara itzuli behar izan zen birikietako infekzio batek jota. Azken agerraldi publikoa 2014ko azaroan egin zuen.