Kontadoresen udazkeneko laborategi artistikoetan izen emate epea ireki dute

0

Donostiako Kontadores Gazte Zentroak udazken honetarako prestatu dituen ikastaroetan izen emateko epea zabaldu dute.

Guztira, 137 leku eskainiko dira, 13 laborategi artistikotan. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena, eta, gainera, euren poltsikora egokitutako prezioekin. Aurten, gainera, dohainik izango diren hainbat laborategi daude.

Udazkeneko laborategi horien helburua da, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko harremanak sustatzea, eta dinamika bereziak sortzea.