Bilboko Udalak Unamunoren Eguna ospatuko du

0

Igande honetan Miguel de Unamuno Bilbon jaio zela 155 urte betetzen direla eta, Udalak egilearen egun instituzionala ospatuko du.

Alde batetik, egilearen izena daraman plazan ohiko lore eskaintza eta adierazpen instituzionala egingo da. Arratsaldez, 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko Bidebarrieta Kulturguneak, “De Fuerteventura a París: Poesía e Historia” hitzaldia jasoko du, Literatura Garaikidean aditua den Juan José Lanz UPV/EHUko Espainiar Literaturako irakaslearen eskutik. Hitzaldia, Miguel de Unamunok Kanarietan jasan zuen erbestearekin hasten den garaian eta urte horietan idatzi zuen lan poetikoaren ekoizpenean, esanahian eta eraginean zentratuko da.