Dbusek Erretinosi Pigmentarioaren Egunarekin bat egingo du igandean

0

Dbusek igandean, Erretinosi Pigmentarioaren Munduko Eguna dela eta, Erretinosi Pigmentarioak Jotakoen Gipuzkoako Elkarteak antolatutako jarduerekin bat egin nahi du.

Begisare elkartearen helburua Erretinosia gehiago ezagutzea eta gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakustea da.

Helburu horretan laguntzeko, igande honetan Donostiako hiri autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute egun osoan.