Urola Kostako Udal Elkarteak hiru prestakuntza-tailer berri eskainiko ditu hilabete honetan

0

Urola Kosta eskualdeko ekintzaile eta enpresari txikiek «EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema» egitasmoari esker hiru prestakuntza-tailer berri izango dituzte aukeran hilabete honetan.

Prestakuntza-tailer guztien helburua da ekintzaile nahiz enpresari txikiei salmenta prozesuak hobetzeko estrategia eta erremintak eskaintzea; beti ere, negozioaren errentagarritasuna areagotzeko asmoz.

Oraingo honetan eskaintzen diren tailerrak «Komunikazioaren balioa salmenta prozesuan», Nola sortu on-line dendak» eta «On-line salmentak kanpo plataformen bidez» dira. Hauetan parte hartzeko izen ematea Urola Kostako Udal Elkartearen bidez egin behar da.