“Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 16. ekitaldian» parte hartzeko deialdia

0

Eskubide Zibiletako atalaren bitartez, Donostiako Udalak “Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 16. ekitaldian” parte hartzera gonbidatzen ditu lekuko gazteak.

Aurtengo ekitaldian, gonbita egin nahi zaie haur eta gazteei edozein marrazketa teknika erabiliz pertsona orok joan eta etorri askerako eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzeko duen eskubidearen gainean hausnartzera. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 13. artikuluan jasotzen da eskubide hori. Eskubide hori beste batzuekin lotuta dago, hala nola, babesa bilatzea, Estatu bateko atzerritarren eskubidea, nazionalitate bat izateko eskubidea, bereizketarik ez jasateko eskubidea, etab. Beraz, eskubide honen konplexutasuna aztertzera gonbit egiten du nazioarteko testuinguruan hainbat arau nazionaletan islatu dena, betiere aplikazio mugatzailerako joerarekin.

Modu horretan, Udalak ikastetxeei, haurtxokoei, gaztelekuei eta oro har hiritar guztiei deialdia egin die jarduera honetan aktiboki elkarlanean jardun dezaten, haur eta gazteak parte hartzera animatuz eta bultzatuz, euren lanetan gai honen inguruan dituzten ideiak eta esperientziak irudikatu ditzaten.