Hazinnova-ri buruzko informazio jardunaldia Azpeitian

0

ETE-etan hobekuntzak dakartzaten mikro-proiektuak gauzatzeko HAZINNOVA zerbitzua jarri da martxan eta honen berri emateko datorren asteazkenean Azpeitiako Basazabal Jauregian jardunaldi bat egingo da.

ETE-ek berrikuntzaren arloan urratsak eman ditzaten bideratutako zerbitzua da HAZINNOVA. Hain zuzen ere, enpresa ertain nahiz txikiei bideratutako doako zerbitzua da; lana antolatzeko molde berrietan, edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzerakoan metodo berrienekin bide egin dezaten.

Zerbitzua %100ean diruz lagunduta dago eta irekita 2020ko uztailera arte ( edo aurrekontua agortu arte). Prozesu osoan zehar laguntza emateko, Urola Kostako Udal Elkartea izango da eskualdeko enpresekin eskuz-esku lanean ariko den HAZINNOVA-eragile.