Langile bat hirugarren solairutik behera erori da Lasarte-Orian

0

Atzo arratsaldeko 18:20 aldera langile bat zauritu zen Lasarte-Orian, dirudienez, lanean ari zen eraikineko hirugarren solairutik behera erorita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua herriko herriko Oztaran plazako etxebizitza batean gertatu zen.

20 urteko zauritua Donostiako Ospitalera eraman zuten, anbulantzian.