EDP Bilbao Night Marathon-ek 11. edizioa ospatuko du urriaren 19an

0

Partaidetza errekor guztiak hautsiz, EDP Bilbao Night Marathon-ek Bizkaiko hiriburua zeharkatuko du datorren urrearen 19an.

13.400 parte hartzaile, 56 herrialdetatik etorrita, Bizkaiko ekitaldi honen historian errekorra dira kopuru horiek. Estatuko bide-lasterketen egutegian bakarra den maratoi hau nola hazi den eta nazioartekotu den erakusten dute kopuru horiek. Bilboko atletismoaren festa zapatuan hasiko da, arratsalde erdian. Beraz, programan jasota dauden hiru modalitateetako irteerak (maratoia, maratoi erdia eta 10 kilometroak) 19:00etan izango dira. Guztiek ere Espainiako Atletismo Federazioak homologatutako zirkuitua daukate.

San Mames estadioan duelarik irteera eta Guggenheim Museoan helmuga, EDP Bilbao Night Marathon-en ibilbideak hiriko kale nagusiak zeharkatzen ditu hiri-zirkuitu batean, eta milaka zaletu eta ikusle erakarriko ditu kaleetara adore ematera. Gainera, ibilbideak bi itzuli egiten ditu, eta aukera ematen die laguntzaileei atleten eboluzioa erraz behatzeko, ibilbidearen hainbat puntutan, oso urrun joan beharrik gabe.