Hiru Hondartzetako Krosak 30 urte betetzen ditu

0

Igande honetan, urriak 13, Hiru Hondartzetako Grupo Delta Krosaren 30. edizioa ospatuko da Donostian.

Ondarretako hondartza parean hasten da proba, eta, erdialderantz eginda, Groseraino iristen da, Sagueseraino. Han, buelta eman, eta paraleloan itzultzen da, Zurriolako hondartza politean, Kursaalean eta Alde Zaharrean barrena, eta, azkenik, Kontxatik, helmugara iristen da, Ondarretako hondartzaren bukaerara.

Bidean badira horrelako proba batek berez behar dituen zerbitzu eta anoa postu guztiak. Zalantzarik gabe, 10 km-ko herri lasterketa bat, agertoki berdingabe batean.