Bizkaiko Aldundiak Mugikortasun Iraunkorra eta garraio publikoaren etengabeko hobekuntza sustazteko asmoa erakutsi du

0

Datozen lau urteetarako bere kudeaketaren ildo estrategikoak aurkezteko helburuarekin, Miguel Angel Gomez Viar, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak, gerraldia egin du gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusietan.

“Helburuak dira mugikortasun jasangarrirantz aurrera egitea eta kalitatezko garraio publikoaren etengabeko hobekuntzan lan egiten jarraitzea, Bizkaiko herritarrak harro senti daitezen”, nabarmendu du. Bi gauza horiek, bai Bizkaibusen eguneroko kudeaketatik, bai Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Zuzendaritza berritik, mugikortasun-politiken diseinuan kontuan hartzen dira, hala egungo erabilerei dagokienez nola etorkizuneko bilakaerari dagokionez.

“Beharrezkoa da joan-etorriak egiteko modu jasangarri eta efizienteak lehenestea, oinezkoak, bizikletak edo garraio publikoa izatea gorabehera, eta ingurumenean inpaktu handiena duten horien gainean arrazionalizazio-neurriak ezartzea”. Azken batean, motorrik gabeko desplazamendu-modu berrietara egokitutako mugigarritasun-eredu malgu eta iragazkorra sortzea da xedea, hori lortzeko espazio eta azpiegitura egokiz hornituta.