Gizon bat hil da Zumaian konortea galdu eta uretara erorita

0

Atzo arratsaldeko 19:30 aldera, 84 urteko gizon bat hil zen Zumaian, Talaipe inguruan, konortea galdu eta uretara erorita.

Harekin zihoan senideak uretatik atera zuen. Ertzaintzaren hainbat patruila eta anbulantzia bat bertaratu ziren, eta gizonezkoa suspertzen saiatu ziren, baina zoritxarrez hil egin zen.