Urrezko Danborrarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

0

Urrezko Danborrarako proposamenak aurkeztu nahi dituzten donostiarrek azaroaren 17ra bitartean egin dezakete.

Herritarrekin batera elkarte, fundazio, kirol elkarte eta Donostiako Udaleko udal-taldeek ere hautagaiak aurkeztu ditzakete. Proposamenak internetez egin ahal izango dira udalaren web atarian, baita aurrez aurre ere Herri Partaidetzako Easoko bulegoan. Bertaratzen diren pertsonek laguntza teknikoa jasoko dute online plataformaren bidez proposamena egin ahal izateko. Bakoitzeko proposamen bakarra onartuko da.

Abenduaren 16an jakinaraziko luke Udalak hautagaitza saritua, boto gehien jaso duena, eta abendua amaierako udalbatzarrean berretsiko lukete