«Bizkaian zehar bizikletaz ibiltzea: nola egin genezake?», jardunaldia ospatu da

0

Bizkaiak gizarte txirrindularia izateko erronkari aurre egiteko asmoz, Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak bizikletaz egiten diren joan-etorrien sustapenean jauzi kualitatiboa emateko deia egin du.

Helburu horrekin Aldundiak «Bizkaian zehar bizikletaz ibiltzea: nola egingo dugu?» izeneko lan-jardunaldia antolatu du, Ahaldun Nagusiaren arabera gehien dakitenei galdetzeko umiltasunetik eta erakundeek asmatzeko duten beharretik sortua. Hala, Bizkaiko 40 udaletako alkateek eta teknikariek bizikleta-mugikortasunean erreferente diren Europako eskualdeetan arrakastaz hartutako neurriak ezagutu ahal izan dituzte hainbat adituren eskutik.

Jardunaldiaren itxieran Imanol Pradales Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak adierazi du bere saila dagoeneko lanean ari dela Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektoriala idazteko. Dokumentu hori funtsezkoa izango da 2023-2032 aldian Bizkaian bizikleta-bideak antolatzeko eta sustatzeko, Bizkaiko bizikleta-sarearen bizkarrezurra diseinatzeko balioko baitu. Pradalesek aurreratu du sare horrek eguneroko hiriarteko joan-etorriak modu seguru eta eraginkorrean ahalbidetu beharko dituela, eta, gainera, garraio publikoaren sisteman integratuta egon beharko duela.