Gabonak zuretzat programaren dirulaguntzetarako epea zabalik da

0

“Gabonak zuretzat” programaren barruan kokatzen diren ekintza egitarau berezia antolatzen duten elkarteentzako dirulaguntzak ireki dira.

Programaren bidez aisialdia modu egokian bideratzeko ohiturak sortu nahi dira Donostian; ondo pasatzeko eta dibertitzeko era berriak ezagutzeko aukera emanez. Bestelako balio batzuk ere landu nahi dira; besteak beste, hezkidetza, elkartasuna eta aisialdi sortzailea. Horiek guztiak, batik bat, haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten hurbileko entitateen bidez jorratzea da helburua.

Eskaera epea astearte honetatik, azaroaren 6tik, hil honetako 25 arte zabalik izango da; eta, Telematikoki, udaleko webgunearen bitartez egingo da.