Donostiako etxegabeentzako ‘Atea Zabalik’ zerbitzua ostiralean aktibatuko da

0

Azaroaren 15ean hasi eta martxoaren 31ra arte, Donostiako Udalak ‘Atea Zabalik’ izeneko muturreko hotz aurreikuspen egunetan etxegabeei larrialdi-arreta egiteko protokoloa martxan izango du.

Epe horretan, baldin eta kostaldean izotz eta eguraldi okerreko aurreikuspena badago, kalean lo egiten duten pertsonei gaua igarotzeko aterpe bat eskaintzen die azaroaren 15etik martxoaren 31ra arte.

Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek zerbitzuaren garrantzia azpimarratu du: “honekin, kale-egoeran dauden pertsonek sekulako hotz-kondizioetan jasatzen dituzten arriskuak, batzuetan hil edo bizikoak, murriztu nahi ditugu”. Horretarako erabiltzen diren baliabideak urte osoan erabiltzen direnak dira, baina egoera larriko egun hauetan egokituak. Abegi Etxeak pertsonen sarrera malgutzen ditu, eta Gaueko Aterpeak, normalean 22 plaza dituenak, 38 arte zabaltzen ditu aldi honetan.

Honetaz gain, Atea Zabalik Zerbitzuak beste guneak egokitzen ditu Abegi Etxearen geletan, eta gutxiegi badira, “lokal bat prestatu da Easo kalean plazak bikoizten dituena”, San Romanek aipatu duen bezala.

Zerbitzua eskaintzearekin batera protokolo bat partekatzen da suhiltzaile, Udaltzaingo, SOS Deiak, Osakidetzako larrialdi eta kalean bizi diren pertsonekin lanean ari diren elkarteekin. Elkarlan honi esker, iragarritako hotzaldietan kalean topatzen dituzten etxegabeei aterpe zerbitzuaren berri eman ahal izango diete.