Zinebik Alexe Poukineren ‘Sans Frapper’ filma aurkeztu du lehiaketaz kanpo

0

Alexe Poukiner zuzendari belgikarraren ‘Sans Frapper’ filma aurkeztu du Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Zinebik, Beautiful Docs. Munduko Dokumentalen Panorama sekzioan, beraz, lehiaketatik kanpo.

Bortxatua izan den 19 urteko neska baten lekukotzan oinarritzen den dokumental zorrotza da hau, gizarteak indarkeria matxista ulertzen duen moduari buruz hausnartzeko gure gizartean beharrezkoa eta premiazkoa dena.

Gaur goizean aurkeztu da Bilbon, zuzendaria, Belgikan bizi den Alexe Poukine frantsesa, bertan zela, Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendariak lagunduta. Emanaldiak gaur arratsaldean 20:00etan, eta bihar 18:00etan, izango dira, Golem-Alhondiga zine aretoetako 7. aretoan.