Diseinuaren astea ospatzen ari dira Bizkaian

0

Gaurtik azaroaren 21era bitartean Bilbon eta Bizkaian diseinuaren astea ospatuko da, ‘Future us! Design Driven Futures’ lelopean.

Bosgarren edizioa honetan, diseinuaren astea Bizkaiko sormen-sektoreen erakusleiho eta gogoetarako gune bihurtu da, batez ere diseinuaren, industriaren eta hiriaren inguruan. Ekitaldi honen helburua etorkizunari begiratzea da, hainbat sormen diziplinen bitartez.

Bilbao Bizkaia Design Week BiDCk antolatzen du, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta, sormen-industriak garapen ekonomikoaren eta nazioarteko proiekzioaren faktore gisa sustatzeko.