Ganbila zigiluak euskaraz idatzitako teatro-testu bilduma argitaratuko du

0

Susa argitaletxeak eta EHAZE Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak Ganbila zigiluarekin  euskaraz idatzitako teatro-testu garaikideen bilduma egonkorra aurkeztu du.

Urtean sei liburu argitaratzeko asmoa dute, hiru udaberrian eta hiru udazkenean, eta 48 euroko prezioa du urteko harpidetzak. Udazken honetan, lehen hiru tituluak argitaratuko dituzte: Bazterreko ahotsak, Beheko Larraine taldearen bi antzezlanez osatutako liburua (Atte hil aurretik eta Manifestu bat); Simplicissimus Tartean konpainiak estreinatu berri duen antzezlanaren gidoia; eta Francoren bilobari gutuna antzezlanaren testua.

Udaberriko aleak izango dira Isiltasuna (Eneritz Artetxe), Mami Lebrun (Kepa Errasti) eta 4.48 psikosia Sarah Kaneren lanaren euskararako itzulpena.

Liburuek, gainera, testu osagarriak izango dituzte, hala nola sortze prozesuari buruzko pasarteak, hitzaurreak, hitzosteak…