Etxebarrin gizon bat hil da kamioi batek harrapatuta

0
Argazkia: @ikersalgadoser1

Gaur goizeko 11:30 aldera gizon bat hil da Etxebarriko Baskoniako Zubian, kamioi batek harrapatuta.

Zorritxarra N-634 errepideko 105. kilometroan gertatu da. Osasun-langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin oinezkoa salbatzeko.

Ertzaintzak errepidea itxi, eta ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.