“Genero programak eta politikak kultura arloan” jardunaldia Donostian

0

“Genero programak eta politikak kultura arloan” jardunaldia egingo da azaroaren 30ean Donostiako Miramar Jauregian.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak antolatuta, bere helburu orokorra honako hau da: sektore kulturaletako elkarte profesionalen, kultura-programatzaileen eta berdintasun-teknikarien artean ezagutzera ematea emakumeek eta gizonek sorkuntzaren eta industriaren ikuspegitik dantzaren, letren eta liburuaren, musikaren eta antzerkiaren sektoreetan duten egoerari buruz egindako ikerketak. Egileek beraiek aurkeztuko dituzte azterlanak.

Bigarren helburu gisa, aldiz, honako hau planteatzen da: ikerketen esparruan genero-arrakalak edo desberdintasun-egoerak identifikatu diren eremuetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna hobetzeko sortu diren esku-hartze proposamenen inguruan lan egitea. Bigarren helburu hori lau tailerretan landuko da: Dantzaren, Liburuaren eta Literaturaren, Musikaren eta Antzerkiaren sektoreetan banatuta egongo dira. Tailer horiek ikerketetan jasotako proposamenen azterketan eta balorazioan oinarrituko dira.