Zinebiren 61.edizioak ia 13.700 ikus-entzule izan ditu

0

Aurtengo  Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Zinebik, 13.651 ikusle-entzule izan ditu, beraz, iaz baino % 5,6 gehiago. 

Edizio honetan 131 film eman dira, film laburren eta luzeen artean, erdiak emakumeek zuzendutakoak, eta horien artetik bi heren estatu mailako estreinaldiak izan dira.

Ikus-entzule gehieneko saioak, leku guztiak bete zituen inauguraziokoa, eta ia osorik bete zen amaierakoa izan ziren. Saio horietan, edizio honetako Ohorezko Mikeldi sariak banatu zitzaizkien Wang Bingi, Claire Simoni eta Márta Mészarosi. Azken horri zegokiona bere bilobak, Cleo Ladányi aktoreak, hartu zuen.

Bilboko Udalak antolatutako Zinebi 61eko Zuzendaritzak modu positiboan baloratu du edizio hau, proiekzio egoitzek erakutsi dituzten ikus-entzule datuak eta sektoreko profesionalek eta prentsa espezializatuak Bilbon gero eta presentzia handiagoa dutela ikusita.