Atxilotua Arrasateko erretiratuen egoitzan lapurreta egiteagatik

0

Larunbatean 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Arrasaten, bertako erretiratuen egoitzan indarra erabiliz lapurreta egitea leportatuta.

Goizaldeko bostak aldera, dei bat jaso zen Ertzaintzan, egoitzako intrusio-alarma aktibatu baitzen. Bertara Ertzaintzaren hainbat patruila eta Udaltzaingoaren patruila bat hurbildu ziren, eta egiaztatu ahal izan zuten hainbat gelatako kristalak hautsita zeudela eta edari-makina behartuta zegoela. Agenteek komunean ezkutatuta aurkitu zuten ustezko lapurra, eta eskuetan ebakiak zituela ikusi zuten.

Ertzainek arrastatu egin zuten delitugilea, 32 urteko gizonezkoa. Gizona Arrasateko ospitalera eman zuten eskuetan zituen lesioak artatzera, eta, ondoren, polizia-egoitzara eman zuten.