ONCEren Kupoitzarrak 102.700 euro banatu ditu Ordizian

0

Aurreko ostiraleko zozketa gehigarriaren bitartez ONCEren kupotzarrak 102.700 euro utzi ditu Ordizian.

Bost zenbakiko kupoiak jaso du saria zozketa gehigarrietako batean, eta beste 9 kupoik 300na euroko sariak jaso dituzte. Guztira 102.700 euro.

Jesus Angel de Marcos Frías ‘Medu’ kupoi saltzaileak saldu du saria. Astelehenetik ostiralera Ordiziako Barrena Jauregiaren parean egoten da, goizez, eta arratsaldez Zaldibia, Abaltzisketa, Amezketa, Alegia, Ikaztegieta, Legorreta eta Itsasondora joaten da.