Araluce enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu du auzitegiak

0

Igorreko Araluce S.A.U. enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu du Bilboko 2. Merkataritza Auzitegiak.

Enpresaren jabeak, BATZ kooperatiba taldeak, enpresa batzordearen “inmobilismoa”ren ondorioz “arriskuan” jarri dela “kooperatiba bera” salatu du.

BATZ taldetik azaldu dutenez, “Araluce S.A.U.ren kaudimen ezaren eta enpresa batzordeak denbora, lan karga eta finantziazio gehiago izatea ahalbidetuko luketen proposamenak aztertzeari uko egin izanaren ondorioz, beharrezkoa izan da hartzekodunen konkurtsoan sartzeko eskaera egitea”.

Araluce S.A.U. enpresa, automobilgintza sektorearentzat trokelak ekoizten dituena, 2016an erosi zuen BATZ kooperatibak, “merkatuak eta bezeroek goranzko joera erakusten zuten une batzean inbertsio garrantzitsua” izan zelako.

Urrian Araluce elkartea desegiteko prozesua hastea erabaki eta ostiralean epaileak hartzekodunen konkurtsoa ezarri ostean, prozesu osoa konkurtso administratzailearen esku geratuko da.