Gizon bat Portugaleteko taberna batean lapurretan harrapatu dute

0

Gauerdian 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Portugaleten, Alde Zaharreko taberna batean lapurreta egiten ari zela harrapatu baitute.

Ertzaintzak dei baten bidez jakin du lokalean dirudienez lapurretan ari zirela.
Bertara hurbildu den patruila establezimenduko langile batekin harremanetan jarri da, eta honek esan dio tabernako beiratea zabalik zegoela. Agenteek ingurua miatu dute, eta gizonezko bat ikusi dute terraza barruan makurtuta.

Ertzainek establezimendua inguratzen duen hormaren gainetik jauzi egin behar izan dute susmagarria arrastatzeko, polizia ikusi duenean ihes egiten ahalegindu bada ere.
Agenteek arrastatu egin dute polizia aurrekariak dituen gizonezkoa, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak irekitzeko, eta horiek amaitzean datozen orduotan eramango dute epailearen aurrera.