Biren taldearen kontzertua izango da bihar Orion

0

Bihar, 20:00etan izango da emanaldia. Doan izango da sarrera, eta aldez aurretik ez da gonbidapenik eskuratu beharko.

Ondarruko (Bizkaia) Biren bikote akustikoak Orion emango du kontzertua bihar. 20:00etan igoko dira kultur etxeko oholtzara, iluntzea abesti artean girotzera. 2020. urteko aurreneko emanaldia izango da bertan.

Kultur etxeak azaldu duenez, doan izango da sarrera, eta aldez aurretik ez da gonbidapenik eskuratu beharko.