Hildako bat Samaniegon

0

Pertsona bat hil da gaur eguerdian Samaniegon (Araba), autoa errepidetik aterata. A-2124 errepidean gertatu da ezbeharra, Lezako noranzkoan. Oraindik ikertzen ari dira zergatik irten den autoa errepidetik.

Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak hara joan dira, eta ibilgailuan zihoazen bi pertsonak artatu dituzte; bat hil egin da.